Reala
Historia
Atotxako azken derbiaren garaipena errepikatu nahi du Realak
Erredakzioa
1993ko martxoaren 14an Bittor Alkiza garaipenaren protagonista nagusia izan zen; izan ere, Juanjo Valenciari gola sartu zion 19. minutuan eta Athletic ez zen berdinketa lortzeko gai izan.
-
Atotxa. Argazkia: realsociedad.com
San Mameseko azken derbian, duela 20 urte Atotxan lortutako garaipena errepikatu nahi du Realak. Orduan talde txuri-urdinak Bilboko taldea 1-0 hartu zuen mendean, futbol-zelai zaharrean.
1993ko martxoaren 14an Bittor Alkiza garaipenaren protagonista nagusia izan zen; izan ere, Juanjo Valenciari gola sartu zion 19. minutuan, eta Athletic ez zen berdinketa lortzeko gai izan.
Alkiza, Realeko presidente ohiaren semea eta bi taldeetan jokatu duen jokalarietako bat, talde txuri-urdineko harrobiaren zuzendaria da orain.
Meho Kodro bosniarra talde horretako beste izar bat zen. Bartzelonak Kodro fitxatu zuen, baina erretiroa hartu eta gero Donostiara itzuli zen eta bigarren taldeko entrenatzailea da gaur. San Mameseko berdegunean gaur jokatuko duten jokalari askok harrobitik atera dira.
Atotxako hamaikakoan harrobiko zortzi jokalari zelairatu ziren, eta taldea kalitate handiko hiru atzerritarrekin osatu zuten. Gaur gauza bera errepikatu daiteke San Mamesen.
Claudio Bravo, Carlos Vela, Chory Castro eta Diego Ifran talde oso gipuzkoar bateko atzerritarrak dira gaur. Duela 20 urte Kodro eta bi portugaldar ziren taldearen luxuzko atzerritarrak.
Bestalde, talde zuri-gorrian Rafa Alkorta, Julen Guerrero eta Ernesto Valverde berdeguneratu ziren, besteak beste.
Denboraldi hartan talde bizkaitarrak Realaren aurretik amaitu zuen sailkapenean, zortzigarren 40 punturekin. Talde txuri-urdina 13. tokian sailkatu zen 34 punturekin.
1993ko hamaikakoak
Reala: Yubero; Fuentes, Gorriz, Larrañaga, Pikabea, Uria; Imaz, Oceano, Carlos Xabier (Guruzeta, 51. minutua), Alkiza (Luis Perez, 68. minutua); eta Kodro.
Athletic: Valencia; Galdames, Alkorta, Andrinua, Larrazabal; Carlos Garcia (Guerrero, 45. minutua), Urrutia, Garitano, Mendiguren (Valverde, 75. minutua); Luke eta Ziganda.