Itxi

Reala

Badiolari erantzun dio

Xabi Prieto: 'Ez gara dopatu, eta ez dugu ezer arrarorik ikusi'

Erredakzioa

Erdilari txuri-urdinak hamar urte daramatza Realeko lehen taldean. Dopinarekin lotutako ezer ez duela ikusi adierazi du prentsaurrekoan.

1:21
Xabi Prieto.

Xabi Prieto Realeko erdilaria talde txuri-urdina dopinarekin lotzen duten adierazpenen inguruan mintzatu da Zubietako prentsa aretoan, eta Iñaki Badiolari auzitara joateko gonbitea egin dio. Kontzientzia garbi duela adierazi du kapitainak.

"Atzo irakurri genuena irakurtzea, ezustekoa izan zen guretzat, baina guk ez dugu esaten denaren inguruan ezer arrarorik ikusi", adierazi du Xabi Prietok. "Atzokoa pena izan zen. Oso pozik egon ginen Mallorcari irabazi geniolako, eta kluba kirol mailan eta ekonomikoki ondo dagoelako, baina horrelako gauzak ateratzea, ez da ona guretzat", esan du talde txuri-urdineko erdilariak.

Talde txuri-urdina maila ona ematen ari da denboraldi honetan, eta horretaz hitz egin nahi izan du Realeko kapitainak: "Momentu onean gaude. Europako postuetatik gertu gaude, eta guk nahi duguna horrela jarraitzea da, besterik ez".