Itxi

Reala

Badiolari erantzun dio

Realeko zuzendaritzak dopinarekin zerikusirik ez duela adierazi du

Erredakzioa

Klub txuri-urdineko presidente ohiak As egunkarian adierazi duenez, Realak debekatutako produktuak erosi zituen diru beltzarekin. Klubak, gai argitu nahi izan du komunikatu baten bitartez.

  • Reala

    Realaren Akziodunen Batzarreko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Iñaki Badiola Realeko presidente ohiak, bera kargura heldu aurretik Gipuzkoako taldeak diru beltzarekin dopin produktuak erosi zituela onartu du AS egunkari eskainitako elkarrizketan. Ondorioz, Realak gaia argitu nahi izan du, eta honakoa adierazi du komunikatu oficial baten bitartez:

Gaurko egunean Realaren inguruan hedabide batean agerturiko informazioen aurrean, Klubak ondokoa adierazi nahi du:

- Informazioak Reala ustezko praktika dopagarriei buruzkoa den prozesu judizialarekin erlazionatu nahi duela, Realeko edozein kide deitua egon izan gabe prozesu honen edozein fasetan, auzitzen ari den kausarekin kontsideraziorik ez duela erakutsiz parte hartu duten epaile guztientzat.

- Administrazio Kontseilu honek sozietatea kudeatzeko ardura hartu zuenetik, 2008ko abenduaren 20tik, ez dela praktika irregularrik izan berma dezake.

- Administrazio Kontseilu hau karguan sartu zenean Reala prozesu konkurtsal baten baitan zegoen, Justizia Administrazioagatik esku hartuta. Beraz, gai ekonomikoei buruz jasotako informazio guztia instituzio judizialaren kontrolpea zuen. Informazio hauetik ez dira ondorioztatzen gaur hedabide batean agertutako gertaerak.

- Deitoragarria da, prozesu konkurtsala gainditu ostean, lehen mailara igo ostean eta kirol eta ekonomikoki estabilitatea lortu ostean, Reala bere izen ona eta prestigioa erasaten dieten informazioetan nahastua izatea.

- Realak bere bitartekotasun osoa adierazten du organismo egokiekin elkarlanean egiteko informazio horietan azaltzen diren gertaerak argitzeko asmoz, erabat ezagutarazten praktika dopagarriei buruzko bere zero tolerantzia.

- Realak beretzat gordetzen du bere ohorearen berrezartzeari bideratutako akzio judizialak aurrera eramatea.