Eibar
F Liga
Reala-Eibar euskal derbia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
F Ligako 26. jardunaldiko norgehiagoka Zubietan jokatuko dute, ostiral honetan, 12:00etatik aurrera.
-
Reala-Eibar derbia, zuzenean, EITB MEDIAn
Realak eta Eibarrek euskal derbia jokatuko dute ostiral honetan, apirilak 18, Zubietan, F Ligako 26. jardunaldian. Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITB Mediak: streamingez, eitb.eus-en, eta telebistaz, ETB1en, 12:00etan hasita.
Donostiako taldea ez dago bolada onean. Batetik, hamar partida daramatza ligan irabazi gabe: azkenekoan, 3-1 galdu zuen Betisen kontra. Bestetik, Jose Luis Sanchez Verak aste honetan jakinarazi du datorren denboraldian ez duela taldea entrenatzen jarraituko.
Armaginak, berriz, azken bost partidetatik lau irabazi dituzte, eta sendo ari dira lanean mailari eusteko postuetan kokatuta. Gaur egun, zortzigarren lekuan daude, 33 punturekin, Realarengandik postu eta puntu bakarrera.