Eibar
Ipuruan
Ikusi hemen Jon Mikel Magunagoitia atezainak partidaren luzapenean egindako gola
EITB MEDIA
Armaginen atezaina korner bat errematatzera igo da, Eibar Oviedorekin 0-1 galtzen ari zenean.


Jon Mikel Magunagoitiak jokaldi gogoangarria egin du Eibarrek eta Oviedok Hypermotion Ligako 34. jardunaldian jokatutako partidan. Armaginak 0 eta 1 atzetik ziren 94. minutuan, eta Magunagoitia korner bat errematatzea igo da, norgehiagokako azken jokaldian. Baloia buruz errematatu, eta Oviedoren atean sartu du, 1-1ekoa jartzeko markagailuan.