Itxi

Eibar

Berritzea

Carla Andresek Eibarrekin berritu du, 2027ra arte

EITB MEDIA

Erdiko atzelaria, 22 urtekoa bera, 2022an iritsi zen talde armaginera. Eibarko klubean, F Ligarako igoera lortu zuen, 2022-23 denboraldian; orain arte, 75 partida ofizial jokatu ditu Eibarren.

  • Carla Andresek 2027ra arte, gutxienez, jarraituko du Eibarren. Argazkia: Eibar.

    Carla Andresek 2027ra arte, gutxienez, jarraituko du Eibarren. Argazkia: Eibar.

Carla Andres erdiko atzelariak 2027ko ekainera arte berritu du Eibarrekin lotzen duen kontratua, asteazkenean klub armaginak iragarri duenez. Carla Andres, 22 urtekoa bera, 2022an iritsi zen euskal taldera, eta, Eibarko klubean, F Ligarako igoera lortu zuen, 2022-23 denboraldian; orain arte, 75 partida ofizial jokatu ditu Eibarren.

Aranda de Dueron sortua, jokalaria Racing Santanderretik heldu zen Eibarrera. Egun, taldekideekin batera, helburua du mailari eusteko erronka gauzatzea, taldeak 2023-24 denboraldian ere egin zuenez; 23 jardunalditan 30 puntu erdietsita, eta sailkapeneko zortzigarren postuan daudela, Yerai Martinen jokalariek oso ondo bideratuta dute helburua.

Laura Caminok eta Patri Ojedak ere berritzea sinatuta, Carla Andres Eibarrekin berritu duen hirugarren jokalaria da, klubak gogora ekarri duenez.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
31 22:20 - 23:30 HERRI KIROLAK | Harri Herri

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen