Itxi

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek puntu bakarra atera du Beñat San Jose entrenatzailearen debutean (2-2)

Agentziak | EITB MEDIA

Bautistak bi aldiz jarri du aurretik talde armagina, baina Aranak eta Andres Martinek egindako golek puntu bat eman diote Santanderreko Racingi.

  • Armaginek Santanderreko Racing izan dute aurkari. Argazkia: @SDEibar.

    Armaginek Santanderreko Racing izan dute aurkari. Argazkia: @SDEibar.

Eibarrek itxura ona eman du Beñat San Jose entrenatzailearen estreinako partidan, baina armaginen hobekuntza ez da nahikoa izan hiru puntuak lortzeko. Armaginek bina egin dute Racing Santanderren aurka Ipuruan jokatutako partidan.

Eibar gogotsu eta erasora atera da lehen minutuetan, eta 11. minutuan egin du lehen gola, Jon Bautistak egindako jaurtiketa gogor bati esker.

Lehen ordu erdia bete denean, Juan Carlos Arana armagin ohiak banakoa egin du, kantabriarrek egindako jokaldi polit baten ondorioz. Pasea Andres Martinek eman dio aurrelari kanariarrari.

Atsedenaldira banako emaitzarekin iritsi dira.

62. minutuan, Eibar berriro jarri da aurretik Bautistak egindako bigarren golari esker.

Armaginek partida ondo bideratuta izan dute, baina Andres Martinek gola egin du 75. minutuan markagailuan binakoa jartzeko, eta emaitza horrekin amaitu da partida.

Fitxa teknikoa:

2. Eibar: Magunagoitia, Cubero, Arbilla, Arambarri, Arrillaga, Sergio Alvarez, Peru Nolaskoain (Madariaga, 66. min), Corpas (Guruzeta, 83. min), Pascual (Puertas, 66. min), Merquelanz (Alkain, 57. min) eta Bautista.

2. Racing de Santander: Ezkieta, Sangalli, Manu, Montero (Javi Castro, 70. min), Mario García, Meseguer (Gueye, 46. min), Aldasoro, Andres, Rober (Lago Junior, 79. min), Vicente eta Arana (Karrikaburu, 70. min).

Epailea: Miguel Sesma, Errioxako Batzordekoa. Txartel horia atera dio 4. minutuan Pascuali, 34.ean Monterori, 38.ean Nolaskoaini, 53.ean Arambarriri eta 75.ean Madariagari.

Golak: 1-0, 11. min: Bautista. 1-1, 30. min: Juan Carlos Arana. 2-1, 62. min: Bautista. 2-2, 75. min: Andres Martín.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
30 Zuzenean 09:30 - 14:30 TXIRRINDULARITZA | L. Gorlako Igoera
30 Zuzenean 12:00 - 14:00 SASKIBALOIA | Lointek Gernika vs Kutxabank Araski
30 15:10 - 16:30 PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Binakako finalari buruzko saio berezia
30 16:00 - 18:00 EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: HSG Blomberg-Lippe vs Super Amara Bera Bera
30 16:30 - 20:00 PILOTA | Binakako finala: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II
31 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…