Eibar
Hypermotion Liga
Eibarrek 2-0 galdu du Castellon, eta bost partida daramatza garaipena lortu ezinda
Agentzia | EITB MEDIA
Van der Beltek lehen zatian eta Raul Sanchezek bigarrenean egin dituzte partidako golak.
-
Eibarrek ez du punturik lortu. Argazkia: @SDEibar
Eibarrek 2-0 galdu du Castelloren aurka Hypermotion Ligako 27. jardunaldian jokatutako partida. Ondorioz, Castello taldeak armaginak aurreratu ditu sailkapenean.
Partidako lehen gola 17. minutuan iritsi da. Korner batean, Eibarrek ez du baloia aldaratzen asmatu, Van den Beldi iritsi zaio area txikian, eta honek etxekoak aurretik jarri ditu markagailuan (1-0).
Armaginek kolpea hartu dute golarekin, eta minutu batzuetan galduta ibili ostean, aurrerapausoa eman dute lehen ordu erdia betetakoan. Horrela, Guruzetak gidatutako kontraeraso bat aprobetxatuz, Bautista Crettazen aurrean bakar-bakarrik geratu da, baina Castelloko atezaina bikain atera da, eta Eibarren aukera ezerezean utzi du.
Atsedenaldiaren ostean, Castellok kontrolpean izan du jokoa, eta markagailuko aldea handitzen saiatu da. Saiatu eta baita lortu ere. 57. minutuan, Raul Sanchezek jokaldi pertsonala egin du ezker hegaletik, Magunagoitiaren inguruetara iritsi da, eta Eibarren atezaina gainditu du, jaurtiketa gurutzatu batekin (2-0).
Bi minutu geroago, Eibarrek beste aukera argi bat izan du. Hala ere, Cretazzek gola saihestu du berriro.
Fitxa teknikoa
2 - Castello: Crettaz; Chirino (Miloš Jojic, 81. min) Salva Ruiz (Jozhua, 11. min), Alberto Jimenez; Oscar Gil (Moyita, 45. min); Van den Belt, Calatrava (Mamah, 58. min), Gonzalo Pastor, Raul Sanchez, Suero eta Markanich (Jesus de Miguel, 58. min).
0 - Eibar: Magunagoitia; Cubero, Arrillaga (Cristian, 55. min), Arambarri, Arbilla; Javi Martinez (Sergio Alvarez, 45. min), Matheus (Nolaskoain, 60. min); Alkain, Guruzeta, Mada (Puerta, 60. min) eta Bautista (Jorge Pascual, 81. min).
Epailea: Gonzalez Diaz (Asturiasko Batzordekoa). Txartel horia atera dio Castelloko Van den Belti eta Eibar taldeko Mada, Matheus, Arambarri eta Arrillaga jokalariei.
Golak: 1-0, Van den Belt, 17. min; 2-0, Raul Sanchez, 57. min.