Eibar
LAGAPENA
Ivan Gilek Eibarren jokatuko du, Las Palmasek utzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
24 urteko erdilariak UD Las Palmasekin sinatu zuen iragan udan, eta orain utzita helduko da talde armaginera denboraldia amaitu arte. Halaber, Mariana Cerro jokalariak Eibarren jokatuko du denboraldia amaitu arte, Athleticek utzita.
-
Ivan Gil, Eibarrekin egindako lehen entrenamenduan Argazkia: @SDEibar
Ivan Gil futbolariak talde armaginan jokatuko du denboraldia amaitu arte, UD Las Palmasek utzita, Eibarrek ostiral honetan jakinarazi duenez.
24 urteko erdilariak RCD Espanyoleko prestakuntza mailetan hasi zuen bere kirol ibilbidea, eta 49 partida jokatu zituen talde perikoaren bigarren taldean.
2021ean, berriz, FC Andorrarekin sinatu zuen eta guztira 97 partida jokatu zituen, 17 gol sartu eta 7 asistentzia emanez.
Villadecansen jaiotako jokalariak, bestalde, UD Las Palmasekin sinatu zuen iragan udan, eta orain utzita helduko da talde armaginera denboraldia amaitu arte.
Mariana Cerrok Eibarren jokatu du, Athleticek utzita
Mariana Cerro jolakari nafarra zelai-erdirako errefortzu gisa etorriko da Eibarrera denboraldia amaitu arte.
Zizur Mayorreko erdilaria, 24 urtekoa, Osasunatik iritsi zen Athletic Clubera 18-19 denboraldian, bigarren taldera iritsiz.
2021-2022 denboraldian, jada, lehen taldeko jokalaria izan zen, eta 2024an bere laugarren denboraldia hasi zuen talde zuri-gorriarekin.
Pasa den denboraldian, Cerrok 29 partida jokatu zituen F Ligan, eta Erreginaren Kopan beste lau. 2024-2025 denboraldi honetan, berriz, 4 partida jokatu ditu.
¿ La centrocampista navarra proviene del Athletic Club en calidad de cedida.
— SD Eibar (@SDEibar) January 3, 2025
¿ Jokalaria bere taldekide berriekin entrenatzen hasi da gaur.#EibarFem | #BetiArmaginak ¿¿