Itxi

Eibar

BATZARRA

Eibarko Akziodunen Batzar Nagusia azaroaren 28an egingo da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gai-zerrendak bost puntu ditu, eta Amaia Gorostiza presidenteak talde armaginaren egoerari buruz egindako txostenarekin hasiko da.

  • Eibarren Akziodunen Batzarra. Argazkia: @SDEibar

    Eibarren Akziodunen Batzarra. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek ostiral honetan iragarri duenez, 2024ko Akziodunen Batzar Nagusia azaroaren 28an egingo da, datorren ostegunean.

Gai-zerrendak bost puntu ditu, eta Amaia Gorostiza presidenteak talde armaginaren egoerari buruz egindako txostenarekin hasiko da.

2024ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion urteko kontuak eta kudeaketa-txostena ere onartuko dira bertan.