Itxi

Eibar

Hypermotion Liga

Eibar garaipenaren bidera itzuli da Eldense mendean hartuta (1-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jon Bautistak lehen zatian sartutako gola nahikoa izan zaio hiru puntuak Ipuruan geratzeko, baina armaginak nagusi izan dira eta markagailuko emaitza handitu ahal izan dute.

  • Matheu Pereira Eldenseren aurkako partidan. Argazkia: @SDEibar

    Matheu Pereira Eldenseren aurkako partidan. Argazkia: @SDEibar

Hiru jardunaldi irabazi gabe egon ondoren, Eibarrek Eldense garaitu du (1-0) larunbat honetan Ipuruan jokatu den Hypermotion Ligako 9. jardunaldian. Jon Bautistak lehen zatian sartutako gola nahikoa izan zaio hiru puntuak Ipuruan geratzeko, baina armaginak nagusi izan dira eta markagailuko emaitza handitu ahal izan dute.

Eibarrek izan du lehen aukera 7. minutuan Matheusek area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Minutu bat geroago, Puertas saiatu da barrurantz zihoan jaurtiketa satsu batekin, baina Mackayk ondo urrundu du.

Partida trabatuta zegoenean, Bautistak sare barrura bidali du baloia geldikako jokaldi batean, Matheusek ateratako korner baten ondoren (1-0).

Corpasek lehen zatiko azken minutuetan urrutitik egindako jaurtiketa bat eta Mackayk gelditu duen Bautistaren beste jaurtiketa bat izan dira aipagarriak izan diren gauza bakarrak Eibarren aldetik.

Indartsu hasi dute armaginek bigarren zatia Alkainen jaurtiketa batekin, Mackayk kanpora urrundu behar izan duena baloia zutoinen artean sartzera zihoanean.

Epaileak, 80. Minutuan, baliogabetu egin du Chapelaren gola, jokoz kanpo zegoelako. Azken aukera Eldenserentzat izan da, Younnesentzat, desbideratuta joan den beste burukada batekin.

 

Fitxa teknikoa:

1.- Eibar: Fuzato, Corpas, Arambarri, Arbilla, Chema (Kento, 84. min), Sergio Alvarez, Matheus (Nolaskoain, 71. min), Alkain (Toni Villa, 84. min), Puertas (Merquelanz, 71. min), Cristian eta Bautista (Pascual, 78. min).

0.- Eldense: Mackay, Fran Gámez (Chapela, 59. min), Dumic (Simo, 75. min), Iñigo Piña, Ivan Martos, Victor, Ortuño (Younnes, 75. min), Camarasa (Juanto Ortuño, 59. min), Marc, Quintana (Ropero, 82. min) eta Alex Bernal.

Gola: 1-0, 37. min: Bautista.

Epailea: Maillo Hernandez. Txartel horia atera dio Kentori.