Itxi

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek berdindu du eta partida bat gutxiagorekin amaitu du Almeriaren aurka (2-2)

Agentziak | EITB MEDIA

Edgar Gonzalezek bere atean sartutako gol batek eta Xeber Alkainen beste batek aurretik jarri dituzte armaginak markagailuan, baina Melamenek eta Rachadek berdinketa jarri dute. Luzapenean, bigarren txartel horia atera diote Sergio Alvarezi.

  • Arbilla en una jugada del partido. Foto: @SDEibar

    Arbilla en una jugada del partido. Foto: @SDEibar

Eibarrek ezin izan du aldeko 0-2ko emaitza aprobetxatu eta Almeriak emaitza irauli du (2-2) LaLiga Hypermotioneko seigarren jardunaldiko partidan. Edgar Gonzalezek bere atean sartutako gol batek eta Xeber Alkainen beste batek aurretik jarri dituzte armaginak markagailuan, baina Melamenek eta Rachadek berdinketa jarri dute. Luzapenean, bigarren txartel horia atera diote Sergio Alvarezi.

Armaginak izan dira lehenak markagailuan aurretik jartzen. Geldikako jokaldi batean izan da, Aranbarriren erremate batean, langan jo duena. Ondoren, Edgarren buruan errebotea egin du sarean sartzeko (0-1).

Aldageletatik pasa ondoren, Eibarrek 0-2koa jarri du kontraeraso ona eginda, eta Antonio Puertasek jokaldi pertsonal bikaina egin du Alkaini uzteko, baloia bultzatu besterik ez du egin behar izan.

Jarraian, Almeriak aldea murriztu du: Luis Suarezen takoikada ona bota dio Melamedi, jaso eta area barruan Fuzato gainditu du (1-2).

Almeriak ondo asmatu du aldaketekin, Arribasek ihes egin dio Eibarko atezainari eta baloia Rachadi eman dio. Harrobiko jokalariak bere lehen gola sartu du lehen taldearekin (2-2).

 

Fitxa teknikoa:

2 - Almeria: Luis Maximiano; Marc Pubill (65. min, Pozo) Radovanovic, Chumi, Centelles (65. min, Langa); Edgar (76. min, Rachad), Lopy, Melero (58. min, Robertone); Leo Baptistao (58. min, Arribas), Melamed (88. min, Marezi) eta Luis Suarez.

2 - Eibar: Fuzato; Corpas, Arambarri (65. min, Carrillo) Arbilla, Arrillaga; Sergio Alvarez, Matheus Pereira, Guruzeta (20. min, Madariaga); Antonio Puertas (65. min, Merquelanz), Alkain eta Jon Bautista (65. min, Pascual).

Golak: 0-1; 25. min, Edgar (bere atean), 0-2; 55. min, Alkain; 1-2, 56. min, Melamed; 2-2, 79. min, Rachad.

Epailea: Arcediano Monescillo. Txartel horia atera die Edgar, Melamed, Lopy eta Arbilla jokalariei. Sergio Alvarez kaleratu du bigarren txartel horiagatik.