Itxi

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek bolada onean jarraitzen du Teneriferi irabazita (1-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Nolaskoainen gol batekin irabazi dute armaginek Ipuruan, eta orain arte jokatutako bost jardunaldietan puntuatu dute.

  • Nolaskoain gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

    Nolaskoain gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek zukua atera dio partida osoan sartutako gol bakarrari, eta bolada ona luzatu du Teneriferen aurkako garaipenarekin, Hypermotion Ligan jokatu dituen bost jardunaldietan puntuatzea lortu baitu.

Partida parekatua izan da lehen minutuetan. Pixkanaka, Eibar jokaldiak antolatzen eta erasora joaten hasi da.

Lehen ordu laurdena igarota, Pascualek, buruz, lana jarri dio atezain bisitariari, baina arazo handirik gabe gelditu du. Eibarrena izan da baloiaren jabetza, baina Tenerife txukun eta estutasunik gabe aritu da defentsan.

Bigarren zatiko lehen minutuan iritsi da armaginen gola, Cuberok korner bat atera ostean. Nolaskoainek oso zehatz errematatu du baloia bi defentsen artean jo eta eskuineko zutoinera gerturatuta bere taldea aurretik jartzeko (1-0).

Tenerifek asko sakatu du azken minutuetan, baina ondo antolatu gabe, eta Eibarrek bere hirugarren garaipena lortu du.

 

Fitxa teknikoa:

1 - Eibar: Fuzato, Cubero, Arambarri, Arbilla, Cristian (Hodei, 56. min), Nolaskoain, Matheus, Alkain (Mada, 72. min), Pascual (Guruzeta, 46. min), Puertas (Sergio Alvarez. 86. min) eta Bautista (Toni Villa, 46. min).

0 - Tenerife: Salvi, Mellot, Juande, León, David Rodriguez, Diarra (Marlos, 88. min), Bodiger (Teto, 63. min), Sergio Gonzalez (Maikel Mesa, 75. min), Luismi Cruz, Cantero (Waldo, 63. min) eta Enric Gallego (Angel, 75. min).

Gola: 1-0, 46. min: Nolaskoain.

Epailea: Alvaro Moreno. Txartel horia atera die Matheus eta Enric Gallego jokalariei.