Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Martin Merquelanzen fitxaketa baieztatu du, 2024-25 denboraldirako

EITB MEDIA

Irundarra proba moduan izan da talde armaginean, uztailaren 25etik; orain, Eibarrek baieztatu du gelditu egingo dela, Joseba Etxeberriaren esanetara. Halaber, Ager Aketxe, 2021etik 2024ra bitartean Eibarreko jokalaria bera, Zaragozak fitxatu du.

  • Martin Merquelanzek Eibarrek jokatuko du. Argazkia: SD Eibar.

    Martin Merquelanzek Eibarrek jokatuko du. Argazkia: SD Eibar.

Eibarrek baieztatu egin du Martin Merquelanz fitxatu duela, hastear den 2024-25 denboraldirako; jokalari irundarra proba moduan izan da Eibarren, uztailaren 25etik, eta orain klubak baieztatu du gelditu egingo dela, Joseba Etxeberria entrenatzailearen esanetara. Halaber, Ager Aketxe, 2021etik 2024ra bitartean Eibarreko jokalaria bera, Zaragozak fitxatu du.

Testuinguru horretan, Martin Merquelanz, Realean aritu ostean, Eibarrek azken asteotan jokatutako lagunarteko partida guztietan parte hartu du, eta klubak, azkenean, fitxatzea erabaki du. Ostegunean aurkeztuko du Eibarrek Merquelanz, Xeber Alkainekin batera; Alkain ere fitxatu du entrenatzaile elgoibartarraren taldeak.

Ager Aketxe, ordea, Zaragozak fitxatu du. Bizkaitarra Eibarreko jokalari garrantzitsuenetakoa izan da, erasoan, azken hiru denboraldietan. Hypermotion Ligan ere dabilen Zaragozaren zortzigarren fitxaketa da, horrenbestez.