Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Mireia Masegur erdiko atzelaria fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako, 2026ko ekainera arte

EITB MEDIA

Masegur 1. RFEF mailako Cacereñotik iritsi da talde armaginera. Jokalaria, 21 urtekoa bera, nabarmentzen da, Eibarren iritziz, atzealdean duen trebetasunagatik, eta geldikako jokaldietan bermea izateagatik.

  • Mireia Masegurrek gutxienez 2026ra arte jokatuko du Eibarren. Argazkia: SD Eibar.

    Mireia Masegurrek gutxienez 2026ra arte jokatuko du Eibarren. Argazkia: SD Eibar.

Eibarrek Mireia Masegur erdiko atzelaria fitxatu du, hurrengo bi denboraldietaraiko, alegia, 2026ko ekainera arte, asteazkenean Gipuzkoako klubak iragarri duenez.

Masegur 1. RFEF mailako Cacereñotik iritsi da talde armaginera. Jokalaria, 21 urtekoa bera, nabarmentzen da, Eibarren iritziz, atzealdean duen trebetasunagatik, eta geldikako jokaldietan bermea izateagatik.

Horrenbestez, Eibarrek bi jokalari berri ditu baieztatuta, dagoeneko, 2024-25 denboraldiari begira: Athletic utzita jarraituko duen Eider Arana, eta Mireia Masegur bera.