Eibar
Hypermotion Liga
Jorge Pascualek Eibarren jokatuko du 2024-2025 denboraldian, Vila-realek utzita
EITB Media
Klubak akordioa itxi du Vila-realekin Almeriako aurrelariak denboraldi batez talde armaginean joka dezan. 2023-2024 sasoian Vila-real B taldearekin jokatu zuen Pascualek Hypermotion Ligan.
-
Jorge Pascual. Argazkia: @SDEibar
Jorge Pascualek Eibarren jokatuko du 2024-2025 denboraldian, Vila-realek utzita. Aurrelaria da eta 21 urte ditu. Iragan denboraldian, 5 gol sartu eta 4 asistentzia eman zituen Vila-real B taldearekin jokatu zituen Hypermotion Ligako (Bigarren Maila) 39 partidetan.
Gainera, Vila-realen lehen taldeko entrenamendu dinamikan sartuta ibili da, eta txapelketa ofizialetan partida batzuk ere jokatu ditu lehen taldearekin. Pascualek duela bi denboraldi egin zuen debuta Vila-realen talde nagusiarekin. Horrez gain, bere ibilbidean 16 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin jokatutakoa da.
Pascual da Eibarrek datorren denboraldiari begira taldera gehitu duen hirugarren jokalari berria, Jon Mikel Magunagoitia atezaina eta Jon Guruzeta erdilaria fitxatu ostean.