Eibar
Berritzea
Eva van Deursenek Eibarrekin berritu du, 2024-25 denboraldirako
EITB MEDIA
Erdilari herbeheretarra urtarrilean iritsi zen Gipuzkoako klubera, 2023-24 denboraldian, Bayer Leverkusenetik; orain, 2025eko ekainera arte sinatu du.
-
Eva van Deursenek gutxienez 2025eko ekainera arte jarraituko du Eibarren. Argazkia: SD Eibar.
Eva van Deursenek berritu egin du, 2025eko ekainera arte, Eibarrekin zuen kontratua, asteazkenean Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Erdilari herbeheretarra urtarrilean iritsi zen Eibarrera, 2023-24 denboraldian, Bayer Leverkusenetik; orain, 2024-25 denboraldirako sinatu du.
Van Deursenek, Eibarrek nabarmendu du, gero eta garrantzi handiagoa bereganatu zuen, taldearen barnean, ekainean amaitutako denboraldiak aurrera egin ahala; berritze honen bidez, iturri horrek berak zehaztu duenez, Eibarrek "zelai erdia indartzen du, eta duela bi denboraldi hasitako proiektuari jarraipena ematea" du helburu.
¿ Eva Van Deursen: "Con ganas de vivir más grandes momentos juntos."#VanDeursen2025 | #BetiArmaginak ¿¿ pic.twitter.com/sIAuqFVzqM
— SD Eibar (@SDEibar) July 3, 2024