Itxi

Eibar

2024-2025 DENBORALDIA

Eibarrek iragarri du 10 jokalarik ez dutela hurrengo denboraldian jarraituko

AGENTZIAK | EITB Media

Kontratua amaitzen duten armaginek ekainaren 30ean utziko dute kluba.

  • Datorren denboraldian Eibarren jarraituko ez duten jokalarien zerrenda.

    Datorren denboraldian Eibarren jarraituko ez duten jokalarien zerrenda. ARGAZKIA: @sdeibar

Eibarrek Yoel Rodríguez, Rober Correa, Alvaro Tejero, Ager Aketxe, Frederico Venancio, Quique Gonzalez, Jose Rios Reina, Stefan Simic, Yacine Qasmi eta Sergio Leon jokalarien bajak iragarri ditu astearte honetan adierazpen baten bidez.

Halaber, Unai Vencedor, Mario Soriano eta Konrad de la Fuente Athleticera, Deportivora eta Olympique Marseillara itzuliko dira, hurrenez hurren, euren lagapenak amaitu ondoren.

Klubak komunikatuan aipatutako jokalari guztiek izan duten profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi izan ditu.