Itxi

Eibar

Lehen Mailara igoera

Eibar-Oviedo play-offetako kanporaketa ekainaren 8an eta 12an jokatuko da; itzuliko partida, Ipuruan

Agentziak | EITB MEDIA

Joanekoa larunbatean, ekainak 8, jokatuko da, Carlos Tartieren, 18:30ean, eta itzulikoa, asteazkenean, ekainak 12, Ipuruan, 21:00etan. Beste kanporaketan, Sportingek eta Espanyolek neurtuko dituzte indarrak.

  • JoseCorpas, Eibar taldeko jokalaria, gol bat ospatzen

    JoseCorpas, Eibar taldeko jokalaria, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Eibarrek Oviedo izango du aurkari Lehen Mailara igotzeko lehen kanporaketan, asteburuan Oviedo beraren aurka, LaLiga Hypermotioneko azken jardunaldian, 4-3 irabazita. Emaitza horrekin, armaginek hirugarren postuan amaitu dute liga eta asturiarrek seigarrenean, eta orain bata bestearen aurka jokatu beharko dute.

Kanporaketa horretako joanekoa ekainaren 8an, larunbata, jokatuko dute, 18:30ean, Carlos Tartiere zelaian. Itzulikoa, berriz, Ipuruan izango da, asteazkenean, ekainak 12, 21:00etan.

Beste kanporaketan, Espanyolek eta Sportingek neurtuko dituzte indarrak, ligan laugarren eta bosgarren amaituta. Asturiarrek Eldenseri igandean 0-1 irabazita lortu zuten igoera-playoff jokatzeko txartela.

Bi kanporaketetako irabazleek igoerarako finala jokatuko dute. Joanekoa ekainaren 16an, igandean, izango da, 18:30ean, eta itzulikoa ekainaren 23an, igandea, 18:30ean.