Itxi

Eibar

Berritzea

Ane Camposek Eibarrekin kontratua berritu du, 2025era arte

EITB MEDIA

100 partida baino gehiago jokatuta eta kapitaina izanda, beste denboraldi baterako berritu du akordioa getariarrak talde armaginarekin.

  • Ane Campos, Eibarko jokalaria

    Ane Campos, Eibarko jokalaria. Argazkia: SD Eibar

Ane Campos eta SD Eibar akordio batera iritsi dira kontratua beste denboraldi baterako luzatzeko, astearte honetan iragarritakoaren arabera. Aurrelari getariarrak 100 partida baina gehiago daramatza elastiko armaginarekin. Klubeko jokalari beteranoetakoa izanik, Yerai Martinen taldearen kapitainetako bat da.

Campos 2019an iritsi zen Eibarrera, Reala utzita, eta bost denboraldi daramatza armaginekin. Iaz lortutako F Ligarako igoeran oso parte-hartze garrantzitsua izan zuen, baita 2019-2020 denboraldian ere. Hasieratik jokatu du denboraldiko norgehiagoka guztietan, 2000 minutu baino gehiago pilatuta.

Guztira, 100 neurketa jokatu ditu Camposek Eibarren, ia 7000 minutu. Sasoi honetan hiru gol sartu ditu, azkena Valentziaren kontra lortutako garaipen erabakigarrian,