Eibar
Berritzea
Esperanza Pizarrok kontratua berritu du Eibarrekin 2025ra arte
O. Z. A. | EITB Media
2022. urtean Eibarrera iritsi ondoren, aurrelariak armagin izaten jarraituko du 2025eko ekainerarte.
-
Eibarrek Esperanza Pizarro aurrelariaren kontratu berritzea iragarri du. ARGAZKIA: @SDEibar
Eibarrek ostiral honetan jakinarazi du Esperanza Pizarrok bere kontratua berritu duela 2025ra arte. Aurrelari uruguaidarra 2022ko udan iritsi zen talde armaginera Santa Teresa de Badajoz taldetik.
Aurten F Ligako partida guztiak jokatu ditu eta guztira, bi gol eta hiru asistentzia egin ditu 18 jardunalditan.