Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Peru Nolaskoain fitxatu du, 2027ra arte

EITB MEDIA

Nolaskoain, 25 urtekoa bera, Athleticetik iritsi da; Bilboko klubak jokalaria berrerosteko aukera izango du, baita etorkizuneko salmenta baten ehuneko bat ere; balizko igoera baten bonus bat jasoko luke ere, talde armaginak igoera lortuko balu. 2022-23 denboraldian ere aritu zen Eibarren, utzita.

  • Nolaskoain, Athleticekin, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Nolaskoain, Athleticekin, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Eibarrek Peru Nolaskoain fitxatu du, 2027ra arte, klub armaginak asteazken gauean iragarri duenez. Zumaiako futbolaria, 25 urtekoa bera, Athleticetik iritsi da Eibarrera; Bilboko klubak jokalaria berrerosteko aukera izango du, baita etorkizuneko salmenta baten ehuneko bat ere, eta balizko igoera baten bonus bat jasoko luke ere, talde armagina Lehen Mailara itzultzen bada. 2022-23 denboraldian ere aritu zen Eibarren, utzita.

Antiguoko hasi zen jokatzen Nolaskoain, eta, gerora, gazte mailan, Lezamako harrobian jarraitu zuen. 2028-19an egin zuen debuta Athleticeko lehen taldean. Talde zuri-gorrian ez ezik, Deportivon, Amorebietan eta Eibarren ere aritu da, utzita. Gipuzkoako taldean, Bigarren Mailan, aurreko denboraldian, 34 partida jokatu zituen, 21 titular gisa, eta bi gol sartu.

Eibarrek zehaztu duenez, ostegunean bertan hasiko da entrenatzen taldekide berriekin.