Itxi

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek eta Huescak 1-1 egin dute, bakoitzak gol bat bere atean sartuta

Agentziak | EITB Media

Armaginek bana egin dute etxean, aurreko bot neurketak irabazi ostean. Corpasek 0 eta 1ekoa egin du 39. minutuan, eta Pulidok 1 eta 1ekoa, 70.ean.

  • Eibarrek eta Huescak bana amaitu dute

    Eibarrek eta Huescak bana amaitu dute. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek eta Huescak bana egin dute Ipuruan jokatutako LaLiga Hypermotioneko 11. jadunaldiko partidan. Lehen gola Cosrpasek egin du bere atean, 39. minutuan (0-1). Banakoa, aldiz, 70.ean iritsi da; Pulidok egin du, honek ere bere atean (1-1).

Eibar bere erritmoa ezartzeko asmoz atera da zelaira. Huesca, aldiz, defentsa zorrotza egitera eta partidaren nondik norakoak aztertzeko ideiarekin. Horrela, lehen minutuetan ez dute gola egiteko aukera argirik sortu.

Neurketak ildo horretatik jarraitu du Huescaren aurkako korner batean baloiak Corpasen bizkarra jo eta Lucaren atean sartu den arte.

Gol horri esker, 0 eta 1eko emaitzarekin joan da atsedenaldira, Rios Reinak azken minutuetan berdinketa egiteko aukera izan duen arren. Hala ere, urrutitik egindako jaurtiketa kanpora joan zaio jokalari armaginari.

Bigarren zatian, Joseba Etxeberriaren taldea berdinketaren bila atera da, baina Huescaren presioak ez die baloia ondo jokatzen utzi.

Gipuzkoarrek jo eta ke jarraitu dute gola egin nahian, eta euren ahaleginak saria izan du beste jokaldi aldrebes batean: Pulido baloia buruarekin aldaratzen saiatu da, baina azkenean bere atean sartu du.

Bi taldeek aukerak izan dituzte berdinketa puskatzeko, baina inork ez du asmatu baloia berriro ate barruan sartzeko orduan. Azkenean, banakoa markagailuan eta puntu banaketa Eibar eta Huesca artean.

Fitxa teknikoa

1. Eibar: Luca, Tejero, Berrocal, Arbilla, Ríos Reina, Sergio Alvarez, Matheus (Vencedor, 81. min), Corpas (Aketxe, 56. min), Mario Soriano, Stoichkov (Qasmi, m. 90) eta Quique (Bautista, 56. min).

1. Huesca: Álvaro Fernández, Juanjo Nieto, Loureiro, Ruben Pulido, Iván Martos, Vilarrasa, Sielva (Javi Mier, 89. min), Kento, Javi Martinez (Iker Kortajarena, 79. min), Joaquin (Vallejo, 72. min) eta Obeng (Kante, 72. min).

Golak: 0-1, 38. min. Corpas, bere atean. 1-1, 71. min. Ruben Pulido, ber atean.

Epailea: Daniel Jesus Trujillo Sánchez, Kanarietako batzordekoa. Txartela atera die Nieto, Kante, Qasmi eta Alvaro Fernandez jokalariei.