Itxi

Eibar

FITXAKETA

Eibarrek Elba Verges fitxatu du datozen bi denboraldietarako

EITB MEDIA

Hala, erdiko atzelari lanetan aritzen den jokalaria Eibarrera bueltatuko da; izan ere, 2021-2022 denboraldian ere armaginekin aritu zen.

  • Elba Vergés. Foto: SD Eibar

    Elba Vergés. Foto: SD Eibar

Eibarrek jakitera eman duenez, Elba Verges (Bartzelona, 1995) talde armaginaren emakumezkoen lehen taldera itzuliko da hurrengo bi denboraldietarako.

Jokalari kataluniarra zentral lanetan aritzen da, eta, hala, eibartarren atzeko lerroa sendotzeko asmoz iritsiko da.

Verges aurretik ere aritutakoa da Eibarrekin Lehen Mailan, 2021-2022 denboraldian hain zuzen ere, eta titular gisa jokatu zituen partida guztiak.

Aurreko denboraldian Deportivo Alavesen aritu zen F Ligan, 2.360 minutu pilatu eta 4 gol sartu zituen Arabako taldean.

Vergesen etorrerarekin lau dira jada talde armaginak denboraldi berrirako egindako fitxaketak, Amani Kakounan Bernadetteren, Annelie Leitnerren eta Nati Canoren ondoren.