Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Nati Cano aurrelaria fitxatu du, 2026ra arte

EITB MEDIA

Jokalaria, 19 urtekoa bera, Atletico Baleares taldetik iritsi da Eibarrera; 2022-23 denboraldian, RFEFeko Bigarren Mailan, hamabi gol egin ditu. Erdiko aurrelari ibiltzen da, baina erasoko beste postu batzuetan ere jokatu ahal du.

  • Nati Cano 2026ra arte izango da Eibarren. Argazkia: SD Eibar.

    Nati Cano 2026ra arte izango da Eibarren. Argazkia: SD Eibar.

Albisteak (1)

Eibarrek Nati Cano aurrelaria fitxatu du, 2026ko ekainera arte, asteazkenean Gipuzkoako klubak jakitera eman duenez. Horrela, Yerai Martinez entrenatzaileak lehen jokalari berria du, taldea sendotzeko, 2023-24 denboraldiari begira; izan ere, Eibar, beste behin, Lehen Mailan arituko da.

Eibarrek nabarmendu duenez, Canok 19 urte ditu, eta Atletico Baleares taldetik iritsi da klub armaginera. 2022-23 denboraldian, RFEFeko Bigarren Mailan, hamabi gol egin ditu.

Nati Cano erdiko aurrelari ibiltzen da, baina erasoko beste postu batzuetan ere jokatzeko gai da.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
20 22:30 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioaren 4. jardunaldia

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen