Eibar
Beste denboraldi batez
Arbillak kontratua berritu du Eibarrekin 2024ra arte
EITB Media
Anaitz Arbilla Nafarroako jokalariak beste denboraldi batez luzatu du klubarekin lotzen duen kontratua; hau da, 2024ko ekainaren 30era arte.
-
Anaitz Arbilla. Argazkia: @SDEibar
Anaitz Arbillak kontratua berritu du Eibarrekin 2024ko ekainaren 30era arte, klubak larunbat honetan, martxoaren 11n, jakinarazi duenez. Ondorioz, Nafarroako jokalariak beste urtebetez luzatu du talde armaginarekin lotzen duen kontratua.
Arbilla duela zazpi denboraldi iritsi zen Eibar taldera, 2016-2017 denboraldian, eta datorren sasoian (2023-2024) zortzigarrena beteko du talde armaginarekin. Momentuz, martxoaren 11ra arte, 192 neurketa ofizial jokatu ditu, lau gol sartuta eta zazpi asistentzia emanda. Eibarrekin 200 partidara iristeko zortzi norgehiagoka besterik ez zaizkio falta Nafarroakoari.
Atzelariak 36 urte beteko ditu maiatzean, eta, momentuz, 24 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan, 2.000 minutu baino gehiago pilatuta. Iaz, 2021-2022 denboraldian, 26 partida jokatu zituen.