Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Eibar

SMARTBANK LIGA

Eibarrek lider jarraitzen du Ponferradinari irabazita (0-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Stoichkovek 55. minutuan sartutako golak lidergoa mantentzeko beta eman dio Eibarri. Armaginek lortu zitzaketen azken 21 puntuetatik 19 lortu dituzte.

  • Jokalari armaginak garaipenaren gola ospatzen

    Jokalari armaginak garaipenaren gola ospatzen. Argazkia: @SDEibar

Eibar SmartBank Ligan lider mantendu da Ponferradina 0-1 mendean hartuta. Gipuzkoarrek hiru puntuak eskuratu dituzte Stoichkoven golari esker, bigarren zatia hasi eta 10 minutura. Garitanoren taldeak azken 21 puntuetatik 19 lortu ditu.

Ponferradina-Eibar partidako laburpena

Partida hasi eta berehala, lehen minutu erdira iritsi gabe, Yuriren takoikada batek Hugo Vallejoren ihesaldia sortu du, eta, defentsari hanka egin ondoren, Luca Zidanen aurrean jarri da.

Norgehiagokaren hasiera ona beste aldean ere islatu da Tejeroren erdiraketa batekin, Corpasek buruz errematatu duena, baina Amir Abedzadeh atezainak ekidin du armaginen gola.

Eibarrek estuasun handirik gabe kontrolatzen zuen aurkaria, baina bere jokoa inposatu gabe, eta ordu erdira Sergio Alvarezen ordez Nolaskoain zelairatzea erabaki du Gaizka Garitanok, erdilariak txartel horia ikusi ostean.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Ojedak Paris Adot hegaleko nafarraren korrikaldia ikusi eta defentzak jaurtiketa pozoitua egin du ezkerrarekin. Hala ere, Zidanen eskuarekin egin du topo. Eibar ausartago ari zen jokatzen, eta azkenean saria aurkitu du. Imanolek baloia jarri du Corpasen errematerako, eta Amirrek geldiketa bikaina egin du, baina aldaratzea Stoichokovek baliatu du 0-1ekoa sartzeko.

Bost minutu geroago, golegilearen eta Rahmaniren arteko konbinazio trebe batek bakarrik utzi du franko-aljeriarra atezainaren aurrean, eta bere erremateak zutoinean jo du. Ponferradina gola egitekotan egon da, berriro ere Paris Adoten erremate batekin, baina Zidanekin egin du topo berriro.

Garitanoren taldeak izan du partidako azken aukera, Berrocalek zutoinetik gertu bidalitako erremate batekin, baina Abedzadehek erantzun bikaina eman dio.

Fitxa teknikoa:

0 - SD Ponferradina: Amir; Paris, Amo, Pascanu (Heri, 85. min), Moi Delgado; Ojeda (Erik Morán, 85. min), Dieguez, Kelechi (Agus Medina, 65. min), Hugo Vallejo; Yuri (Espiau, 65. min) eta Derik (Naranjo, 65. min).

1 - SD Eibar: Luca; Tejero, Berrocal, Arbilla, Inmanol; Sergio Álvarez (Nolaskoain, 32. min), Matheus; Corpas (Vadillo, 86. min), Javi Muñoz, Rahmani (Quique, 74. min); Stoichkov (Bautista, 74. min).

Gola: 0-1, 55. min: Stoichkov.

Epailea: Luis Milla Alvendiz. Txartel horiak: Ponferradinako Derik (9. min), Amo (50. min), Espiau (79. min) eta Abedzadeh (88. min); eta Eibarko Sergio Alvarez (14. min), Berrocal (23. min) eta Stoichkov (41. min).