Eibar
SmartBank Liga
Eibarrek lehen porrota jasan du Leganesen aurka (2-1)
I. G. | EITB MEDIA
Armaginek 50 minutuz jokatu dute jokalari bat gutxiagorekin, Roberto Correa atzelariak txartel gorria jaso ondoren.
-
Leganes 2-1 Eibar. Argazkia: @SDEibar
Allan Nyom kamerundarrak lehen zatian sartutako gol bati eta Jose Arnaizek bigarrenean sartutako beste bati esker, Leganesek denboraldiko lehen garaipena lortu du, Eibarren kalterako, lehen porrota jasan baitu. Eibarrek 50 minutuz jokatu du jokalari bat gutxiagorekin, Roberto Correa atzelariak txartel gorria jaso ondoren.
Leganes - Eibar partidaren laburpena (2-1):
Allan Nyom kamerundarrak lehen zatian sartutako gol bati eta Jose Arnaizek bigarrenean sartutako beste bati esker, Leganesek denboraldiko lehen garaipena lortu du, Eibarren kalterako, lehen porrota jasan baitu. Eibarrek 50 minutuz jokatu du jokalari bat gutxiagorekin, Roberto Correa atzelariak txartel gorria jaso ondoren.
Eibarrek 13 minutura izan du lehen aukera, Juan Diego Molina 'Stoichkov'en erremate baten ondoren, baina aurkariaren atezaina tartean sartu da.
Menderatzaile argirik gabe partida 41 minutura hautsi da, Rober Correak Fede Vicori sarrera bat egin eta epaileak kanporatu egin duenean.
Leganesek falta atera du, Fede Vicok baloia aurkitu, area kanpotik jaurtiketa bat egin eta eskuineko zutoinean jo du. Nyomek, adi-adi aldaratzean, sare barrura bidali du baloia.
Golaren ostean Gaizka Garitanok aldaketak bilatu ditu bere taldean bat gutxiagorekin jokatzeko, nahiz eta Leganesen defentsa gainditzeko asko sufritu.
Eibar abaguneren baten bila joan da erasora, eta Leganesen area inguratzen hasi da. Okerren pasatzen ari zenean, bigarren gola egitea lortu du aurkariak, arauzko denbora amaitzeko minutu bat falta zenean.
Eibar ez da behera etorri eta hurrengo jokaldian aldea murriztu du Nolaskoainen gol batekin.
Fitxa teknikoa
2 - Leganes: Dani Jimenez; Nyom (Sergio Gonzalez, 46. min), Jorge, Omeruo; Miramon, Undabarrena (Juan Muñoz, 77. min), Fede Vico (Seydouba Cisse, 72. min), Naim Garcia; Raba (Neyou, 77. min), Shibasaki (Ruben Pardo, 82. min) eta Arnaiz.
1 - Eibar: Yoel; Rober Correa, Berrocal, Arbilla, Ríos Reina (Imanol, 82. min); Sergio Alvarez (Nolaskoain, 69. min), Matheus Pereira (Aketxe, 68. min); Corpas (Tejero, 42. min), Javi Muñoz, Stoichkov; eta Blanco Leschuk (Bautista, 82. min).
Golak: 1-0: M.43 Nyom; 2-0: M.89 Arnaiz; 2-1: M.90 Nolaskoain.
Epailea: Arcediano Monescillo. Txartel horia atera die Nyom (30. min), Naim Garcia (37), Neyou (82) eta Ruben Pardo (90) jokalariei Leganesen aldetik; eta Eibarreko Sergio Alvarez (62. min) jokalariari. Rober Correari txartel gorria atera dio 41. minutuan.