Eibar
FITXAKETAK
Matheus Pereira Eibarreko jokalaria izango da 2025era arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
36 partida jokatu zituen iaz Bartzelonaren bigarren taldearekin. 5 gol sartu eta 3 asistentzia egin zituen bertan.
-
Matheus Pereira. Argazkia: Eibar.
Eibar eta Bartzelona Matheus Pereira jokalari brasildarraren transferentzia egiteko akordio batera heldu dira. Hortaz, klubak adierazi duenez, Pereira, jokalari armagina izango da 2025eko uztailera bitarte.
Eibarrek hurrengo denboraldirako egin duen hirugarren fitxaketa da Jose Antonio Rios Reina eta Juan Berrocal andaluziarren ondotik.
Matheus Pereira da Silva Rio de Janeiron jaio zen 1998an, erdilaria da eta Corinthias taldean hezi zen. Bartzelona Bn, Juventusen, Dijonen, Paranan, Girondins Bordelen eta Empolin aritutakoa da.
2021-2022 denboraldian 36 partida jokatu ditu Bartzelonako bigarren taldean, RFEFeko lehen mailan; bertan, 5 gol sartu eta 3 asistentzia eman ditu.