Eibar
Kontratu berritzea
Sergio Alvarezek kontratua berritu du Eibarrekin 2024ra arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Asturiasko jokalariak bere bosgarren denboraldia jokatuko du talde armaginarekin.
-
Sergio Alvarez. Argazkia: @SDEibar.
Sergio Alvarez erdilariak kontratua berritu du Eibarrekin 2024ko ekainerarte, taldeak sare sozialen bitartez aditzera eman duen arabera. Horrela, Asturiasko jokalariak bere bosgarren denboraldia jokatuko du talde armaginarekin.
2018/19. denboraldian heldu zenetik, 106 partida ofizial eta 7.328 minutu jokatu ditu Eibarren. Horietan, gol bakarra eta bi asistentzia lortu ditu.
Sergio Alvarezen kontratu luzapena talde armaginaren helburu garrantzitsuenetariko bat zen hurrengo denboraldian igoera lortzeko.