Eibar
37. jardunaldia
Eibar, Bigarren Mailara
L. E. A. | EITB MEDIA
Armaginek 4 eta 1 galdu dute Valentzian eta mailari eusteko aukera guztiak galdu dituzte, Liga amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean.
Eibarrek Bigarren Mailan jokatuko du hurrengo denboraldia, Mestallan Valentziaren aurka 4 eta 1 galdu ostean, LaLigako 37. Jardunaldiko partidan. Guedesek bi zatien hasieran egindako golek gehiegizko kolpea eman diete armaginei eta ezin izan dute jaitsiera saihestu.
Lehen ordu erdian hiru gol jaso ditu Jose Luis Mendilibarren taldeak, Guedesen lehen golaren ostean Solerrek beste bi egin dituelako. Egoera ikusita, entrenatzaile bizkaitarrak bi aldaketa egin ditu atsedenaldiaren atarian, emaitza iraultzeko itxaropenarekin.
Bryan Gilen golak eta lehen zatian izandako aukera bikoitzak talde gipuzkoarra hauspotu dute, baina atsedenaldiaren ostean Guedesen bigarren golak partida erabakita utzi du. Eibar Bigarren Mailan da, zazpi urteren ostean.
Fitxa teknikoa:
4. Valentzia: Cillessen, Thierry (Piccini, 68. min), Hugo Guillamón, Diakhab (Mangala, 85 min), Gabriel Paulista, Gayà; Soler, Wass (Racic, 68 min), Kang In (Manu Vallejo, 80 min), Guedes eta Maxi Gómez (Gameiro, 80 min).
1. Eibar: Dmitrovic, Cote, Arbilla, Oliveira, Correa (Pozo, 68 min), Rodrigues (Bryan Gil, 35 min), Atienza (García, 77 min), Recio, Expósito, Muto (Enriche, 35 min) eta Kike.
Golak: 1-0, 3 min : Guedes. 2-0, 19 min, Carlos Soler. 2-0, 30 min. Carlos Soler. 3-1, 38 min: Bryan Gil. 4-1, 49 min: Guedes.
Zazpi urteren ondoren, ametsetik esnatu gaituzte.
— SD Eibar (@SDEibar) May 16, 2021
Baina iraganean egin bezala, aurrera egingo dugu.
Etorkizuna eraikitzen jarraitu behar dugulako, #DenokBatera.
ITZULIKO GARA! ¿¿¿ pic.twitter.com/HAEBLcx04t