Itxi

Eibar

Mailari eusteko lehia

Azken minutuetan sartutako penaltiak Eibarren itxaropenak hauspotu ditu (0-1)

L. E. A. | EITB MEDIA

Armaginak Getaferi gailendu zaizkio, azken sei hilabeteetan etxetik kanpo garaipenik lortu gabe egon ostean. Bigarren garaipena jarraian da talde gipuzkoarrarentzat.

0
Getafe – Eibar

Nemanja Maksimovicek area barruan baloia eskuarekin ukitu izanagatik epaileak adierazitako penatiak garaipena eman dio Eibar taldeari Getafen jokatutako partidan. Zigorra Reciok jaurti du 89. minutuan, eta lortutako hiru puntuek urrea balio dute dute Jose Luis Mendilibarren taldeak hurrengo denboraldian Lehen Mailan jarraitzeko duen lehian.

Getafek planteamendu kaskarra egin du. Berdinketaren bila atera da, puntu bat ziurtatu eta Bigarren Mailara jaisteko arriskuan dauden taldeekin distantzia handitzeko asmoz. Baina estrategiak huts egin die.

Eibarrek, berriz, sailkapeneko zuloan jarraitzen du. Sei hilabete zeramatzan etxetik kanpo irabazi gabe, baina gaurkoarekin bi garaipen kateatu ditu eta, Valladolidek galduz gero, salbazioa bi puntura izango du LaLiga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan.

Ftxa teknikoa:

0.- Getafe: Soria; Damian, Djene, Timor, Olivera; Nyom (Aleña, 91. min), Maksimovic (Angel, 91. min), Arambarri, Cucurella; Enes Unal (Chema, 78. min) eta Jaime Mata.

1.- Eibar: Dmitrovic; Corra, Oliveira, Arbilla, Cote; Bryan Gil, Atienza, Diop, Edu Expósito (Recio, 70. min); Sergi Enrich eta Kike Garcia.

Golak: 0-1, 89. min: Recio, penaltiz.