Itxi

Eibar

Mailari eusteko borroka (3-0)

Kike Garciaren 'hat trick'ak arnasa eman dio Eibarri eta Alaves makurrarazi du

L. E. A. | EITB MEDIA

Armaginen aurrelariak egindako golek garaipena eman diote Mendilibarren taldeari, 17 jardunaldiren ostean. Arabarrek lehen porrota hartu dute Javi Calleja entrenatzaile denetik.

0
Eibar – Alaves

Kike Garciaren hiru golek urrezko hiru puntu eman dizkiote Eibarri, Ipuruan Alavesen aurka LaLigako 34. jardunaldian jokatutako euskal derbian.

Lehenengo gola partidako 3. minutuan egin du armaginen aurrelariak, eta beste biak bigarren zatian, 50. eta 59. minutuetan. Garaipen honi esker, Mendilibarren taldeak mailari euts liezaioke, sailkapeneko azken postuan jarraitzen duen arren. Alaves jaitsiera postuetatik kanpo dago, baina arriskuan.

Eibar Alaves baino hobeto aritu da neurketa osoan, eta nagusitasun hori markagailuan ikusi ahal izan da. Lau partida geratzen dira denboraldia amaitzeko eta gipuzkoarrek guztia eman beharko dute datorren denboraldian Lehen Mailan jarraitzeko. 16 partida zeramatzaten garaipenik lortu gabe, urtarrilaren 3tik, hain zuzen.

Arabarrei dagokienez, ezinean aritu dira norgehiagoka osoan, partidatik kanpo, eta ezin izan dute garaipenik lortu.

Fitxa teknikoa:

3 - Eibar: Dmitrovic, Correa (Sergio Alvarez, 86. min), Oliveira, Arbilla, Cote (Soares, 53. min), Exposito, Atienza, Diop, Gil (Inui, 81. min), Kike Garcia (Muto, 81. min) eta Enrich.

0 - Alaves: Pacheco, Navarro, Laguardia, Lejeune, Martin Aguirregabiria, Jota Peleteiro (Borja Sainz, 63. min), Battaglia, Pina (Rioja, 55. min), Edgar Mendez (Pere Pons, 55. min), Lucas Perez (Guidetti, 63. min), eta Joselu (Deyverson, 79. min).

Golak: 1-0, 3. min: Kike Garcia. 2-0, 50. min: Kike Garcia. 3-0, 59. min: Kike Garcia