Eibar
ORDUTEGIAK
Eibarren eta Alavesen arteko derbia maiatzaren 1ean jokatuko da, 14:00etan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Egun berean Realak Huesca bisitatuko du eta Osasunak Real Madril. Athleticek jardunaldia itxiko du Sevillaren etxean, maiatzaren 3an, astelehena.
-
Santander Ligako 34. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: LaLiga
LaLigak Santander Ligako 34. jardunaldiari dagozkion partiden ordutegiak argitaratu ditu; apirilaren 30etik maiatzaren 3ra bitartean jokatuko dira. Eibar eta Alaves, Lehenengo Mailan geratzeko borrokan ari diren aurkari zuzenak, maiatzaren 1ean neurtuko dira Ipuruan, 14:00etan.
Egun berean, Realak Huesca bisitatuko du, 18:30ean, eta Osasunak Real Madril, 21:00etan. Athleticek jardunaldia itxiko du Sevillaren etxean, maiatzaren 3an, astelehena, 21:00etan.
Santander Ligako 34. jardunaldiko ordutegiak:
Apirilak 30, ostirala
Celta-Levante (21:00)
Maiatzak 1, larunbata
Eibar-Alaves (14:00)
Elx-At. Madril (16:15)
Huesca-Reala (18:30)
Real Madril-Osasuna (21:00)
Maiatzak 2, igandea
Valladolid-Betis (14:00)
Vila-real-Getafe (16:15)
Granada-Cadiz (18:30)
Valentzia-Bartzelona (21:00)
Maiatzak 3, astelehena
Sevilla-Athletic (21:00)