Eibar
29. JARDUNALDIA
Eibarrek lur jota jarraitzen du, Valdebebasen galdu ostean (2-0)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Real Madrilek garaipen sendoa lortu du armaginen kontra Alfredo Di Stefano futbol-zelaian, Marco Asensioren eta Karim Benzemaren golei esker.
Real Madrilek garaipen sendoa lortu du Eibarren kontra (2-0) Alfredo Di Stefano futbol-zelaian, Marco Asensioren eta Karim Benzemaren golei esker eta hiru gol baliogabetuekin.
Zinedine Zidanen taldea jaun eta jabe izan da hasieratik bukaerara. Atsedenaldirako lau minutu falta zirenean, Marco Asensiok markagailua ireki du, orpoz jotzen sartu duen gola baliogabetu ondoren. Karim Benzemari ere buruz sartu duen gol bat baliogabetu diote arauz kanpoko posizioan egoteagatik.
Bigarren zatian, hirugarren aldiz Real Madrilen beste gol bat baliogabetu dute, oraingoan Casemirorena. Thibaut Courtoisek armaginen berdinketa saihestu du eta 73. minutuan iritsi da epaia, Karim Benzemak talde zuriaren bigarren gola egin ostean.
Fitxa teknikoa:
2.- Real Madril: Courtois; Militao, Nacho, Mendy; Lucas Vazquez, Casemiro, Modric (Kroos, 60. min), Isco (Arribas, 68. min), Marcelo (Vinicius, 68. min); Asensio (Asensio, 60. min) eta Benzema (Mariano, 79. min).
0.- Eibar: Dmitrovic, Pozo, Arbilla, Oliveira, Soares (Jose Angel 'Cote', 81. min); Pedro Leon (Kevin Rodrigues, 76. min), Sergio Alvarez, Diop (Atienza, 76. min), Aleix Garcia (Enrich, 61. min), Bryan Gil (Inui, 46. min); Kike Garcia.
Golak: 1-0, 41. min: Marco Asensio. 2-0, 72. min: Karim Benzema.
Epailea: Isidro Diaz de Mera. Eibarko Bryan Gil (20. min) eta Alejandro Pozo (93. min) jokalariei erakutsi die txartel horia.