Itxi

Eibar

17. jarduanldia

Eibar lehen aldiz gailendu da etxean denboraldi honetan (2-0)

L.E.A. | EITB MEDIA

Bryan Gilek egindako bi golek garaipena eman diete armaginei Granada taldearen aurka.

0
Eibar – Granada

Eibarrek denboraldiko lehen garaipena lortu du etxean, Bryan Golek Granadari egindako bi golei esker (2-0)

Etxean jokatu duten bederatzigarren neurketa izan da gaurkoa, eta Gil Sevillak utzitako harrobiko jokalaria izan da garaipena gauzatu duena. Lehenengo gola 55. minutuan iritsi da; Edu Expositok penalti bat jaurti du, Rui Silva atezainak baloia urruntzea lortu du, aldaratzea Gili iritsi zaio eta jokalari gazteak lehen gola egin du.

Bigarren gola, 75. minutuan iritsi da; Gilek jaurtiketa neurtua egin du ezkerreko zutoinera eta Silva gainditzea lortu du.

Aurretik, lehen zati oso orekatua jokatu dute bi taldeek. Lehen minutuan, Luis Suárez kolonbiarrak aukera argia izan du andaluziarrentzat. Atsedenaldiaren ostean, aldiz, Mendilibarren taldea jaun eta jabe izan da.

Bigarren zati horretan Suarezek beste aukera argi bat izan du, baina Marko DmitroviceK armaginen atezainak gelditu bikaina egin du. Minutu bat geroago, Golen golak lasaitasuna ekarri du. Granadak ez du inoiz Ipuruan irabazi, eta aurten ere eskuak hutsik joan da.

Fitxa teknikoa:

2 - Eibar: Dmitrovic; Pozo, Oliveira, Bigas, Soares; Diop, Expósito; Bryan Gil, Inui (Arbilla, 67. min), Enrich (Muto, 74. min) eta Kike García (Sergio García, 90. min).

0 - Granada: Rui Silva; Quini, Vallejo, Germán Sánchez, Neva (Víctor Díaz, 76. min); Gonalons (Soro, 66. min), Herrera, Kenedy (Eteki, 65. min), Súarez, Puertas eta Soldado (Molina, 65. min).

Golak: 1-0, 55. min: Bryan Gil. 2-0, 76. min: Bryan Gil.