Itxi

Eibar

9. jardunaldia

Eibarrek puntu bat atera du Huescatik (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Armaginak atsedenaldiaren atarian aurreratu dira Esteban Burgosek egindako golari esker. Bigarren zatian, Rafa Mirrek banakoa jarri du markagailuan.

0
Huesca – Eibar partidako laburpena eta gol guztiak

Eibarrek landutako puntua lortu du Huescaren etxean, etxeko taldeak aukera asko alferrik galdu eta armaginek izandako apurretan gol bat sartu ostean.

Talde igo berriak gol aukera ugari sortu ditu, garaipena lortzeko beste, baina Marko Dmitrovic atezaina bikain aritu da eta etxekoen garaipena ekidin du.

Eibarrek, aldiz, izandako aukera argiena ederto aprobetxatu eta markagailuan aurrea hartu du.

Jose Luis Mendilibarren taldearen gola Esteban Burgosek egin du, 38. minutuan. Banakoa Rafa Mirrek sartu du, 67.ean.

Fitxa teknikoa

1 - Huesca: Andres Fernandez; Pedro Lopez, Insua, Siovas, Javi Galan; Borja Garcia (Juan Carlos, 79. min), Mosquera (Doumbia, 92. min), Mikel Rico (Nwakali, 92. min); Rafa Mir, Sandro (Ontiveros, 79. min) eta Ferreiro (Sergio Gomez, 82. min).

1 - Eibar: Dmtrovic; Pozo, Oliveira, Burgos (Bigas, 74. min), Arbilla; Edu Exposito, Sergio Alvarez; Kevin Rodrigues (Muto, 65. min), Inui, Bryan Gil (Pedro Leon, 86. min); eta Kike Garcia (Diop, 74. min).

Golak: 0-1. 38. min. Burgos; 1-1. 67. min. Rafa Mir.