Itxi

Eibar

7. jardunaldia

Eibarrek urrezko hiru puntu atera ditu Sanchez Pizjuan zelaitik (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Armaginal 0 eta 1 gailendu dira Kike Garciak partidako 41. minutuan egindako golari esker.

2:26
Sevilla – Eibar partidako laburpena eta gola

Kike Garciak atsedenaldirako lau minuturen faltan egindako golak garaipena eman dio Eibarri Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen jokatutako partidan (0-1). Andaluziarrak motel aritu dira, ideiarik gabe, eta azken neurketetan egindako ahalegina ordaindu dute.

Lehen zatia orekatua izan da, gola egiteko aukera gutxikoa. Talde armagina oso serio aritu da, eta lanak saria izan du Kike Garciak egindako gol bikainarekin. Garciak Diopek emandako pasea bikain kontrolatu du area barruan eta Tomas Vaclík atezain txekiarra gainditu du.

Bigarren zatian, aukera gehiago izan dira, batez ere Sevillaren aldetik, baina Julen Lopetegiren taldeak ez du baloia eibartarren atean sartzea lortu. Azkenean, hiru puntuak Eibar aldera joan dira.

Fitxa teknikoa

0 - Sevilla: Vaclík; Jesús Navas, Sergi Gómez (Ocampos, 46. min), Diego Carlos, Acuña; Rakitic (De Jong, 80. min), Gudelj; Munir (Franco Vázquez, 80. min), Óliver Torres, Óscar Rodríguez (Suso, 70. min); En-Nesyri (Carlos Fernández, 70. min).

1 - Eibar: Dmitrovic; Pozo, Burgos, Oliveira, Arbilla; Kevin Rodrigues (Enrich, 61. min), Diop, Sergio Álvarez, Bryan Gil (Pedro León, 85. min); Kike García (Edu Expósito, 73. min), Inui.

Gola: 0-1, 41. min: Kike García.