Eibar
LaLiga (3. jardunaldia)
Eibar-Athletic Club derbia irailaren 27an jokatuko da, 14:00etan
Erredakzioa
Ligako hirugarren jardunaldiko euskal derbia ostiral honetarako aurreikusita zegoen, baina Ligak data eta ordutegia aldatu ditu, eskatutako behin behineko neurriak atzera bota baitituzte.
-
Kike Garcia eta Williams iragan denboraldiko Athletic Club-Eibar derbian. Argazkia: EFE
Eibarren eta Athleticen arteko euskal derbia irailaren 27an jokatuko da, igandean, 14:00etan. Hala jakinarazi du Ligak asteazken honetan. Hirugarren jardunaldiari dagokion partida hau ostiralean (irailak 25) jokatzeko aurreikusita zegoen, baina Ligak eta Espainiako Futbol Federazioak gatazka dute futbol partidak ostiraletan eta astelehenetan jokatu ahal izateko.
Ligak behin behineko neurriak eskatu zituen ostiraletan eta astelehenetan neurketak jokatu ahal izateko, baina Madrilgo 2 zenbakidun epaitegiak atzera bota du Ligaren eskaera asteazken honetan.
Urriaren 6ra arte gutxienez, ezingo da partidarik jokatu ostiraletan eta astelehenetan, data horretan elkartuko baitira Liga eta Federazioa Merkataritzako auzitegian, bakoitzak bere argudioak azaltzeko. Ondoren, erabakia hartuko da.
MODIFICACIÓN | El #EibarAthletic correspondiente a la jornada 3 de #LaLigaSantander se jugará el domingo 27 de septiembre a las 14:00 horas, mientras que el #CádizSevillaFC se jugará ese mismo día a las 18:30 horas. pic.twitter.com/FE73C7wTox
— LaLiga (@LaLiga) September 23, 2020