Eibar
22:00etan
Eibarrek salbazioa lortzeko aurrerapausoa eman nahi du gaur Sevillan
Agencias | Redacción
Armaginek Sevilla izango dute aurkari astelehen honetan Sanchez Pizjuan estadioan.
-
Eibar taldeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Eibarrek Sevillaren aurka jokatuko du Sanchez Pizjuanen gaur, 22:00etan, 2019-2020 Santander Ligako 34. jardunaldiko partida. Armaginek garaipena lortu nahi dute, salbazioa eskuratzeko aurrerapausoa emateko.
Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak 35 puntu ditu, eta sei puntuko abantaila du jaitsiera postuan den Mallorcarekiko (29). Orellanak eta Escalantek ez dute Eibarrekin gehiago jokatuko taldea utzi baitute. Ramisek baja izaten jarraitzen du, eta Arbillak ez du Sevillan jokatuko, min hartuta baitago.
Julen Lopeteguik zuzentzen duen Sevilla sailkapeneko laugarren postuan da 57 punturekin, eta hiruko abantaila du bosgarren den Vila-realekiko. Andaluziako taldeak ez du neurketarik galdu Liga berriz hasi denetik, baina seitik lau partida berdindu egin ditu.
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla: Vaclík; Jesus Navas, Sergi Gomez edo Gudelj, Diego Carlos, Reguilon; Jordan, Fernando, Banega; Ocampos, De Jong, Munir.
Eibar: Dmitrovic; Rafa, Bigas, Paulo, Correa; Diop, De Blasis, Inui, Pedro Leon, Sergio Alvarez; Kike Garcia.
Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.
Zelaia: Ramón Sanchez-Pizjuan.