Eibar
Santander Liga
Eibarrek jaitsiera postuetatik aldendu nahi du eta Athleticek Europakoetara gerturatu
Agentziak | Erredakzioa
Ligako 29. jardunaldiari dagokion euskal derbia Ipuruan jokatuko dute gaur, 19:30ean.
-
Ipurua, publiko gabe. Argazkia: EFE
Eibarrek eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute gaur, 19:30ean, Ipuruan. Ligako 29. jardunaldiari dagokion partidan, armaginek jaitsiera postuetatik aldentzea dute helburu; Athleticek, aldiz, Europan jokatzeko aukera ematen duten postuetara gerturatzea.
Puntu premian iritsiko da Eibar neurketa honetara, jaitsiera postuetatik bi puntura baitago, eta porrot batek egoera larriagotuko egingo bailuke. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak Ivan Ramis bakarrik du bajan derbirako. Teknikariak aldaketak egingo ditu Real Madrilen aurka atera zuen hamaikakoarekin alderatuta.
Bestalde, Athleticek hiru puntuak behar ditu Europarako postuetara gerturatzeko, eta ezin du kale egin, zazpigarren postuan den Valentzia bost puntura baitauka. Gaizka Garitano entrenatzaileak aldaketa batzuk egingo ditu hamaikakoan; izan ere, talde zuri-gorriak intentsitate handiko norgehiagoka jokatu zuen Atletico Madrilen aurka igandean.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Dmitrovic; Cote, Oliveira, Bigas, Rafa; Diop, Leon, De Blasis, Inui; Charles eta Enrich.
Athletic Club: Unai Simon; Capa, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Vesga; De Marcos, Sancet, Ibai; eta Raul Garcia.
Epailea: Prieto Iglesias.
Zelaia: Ipurua.
Ordua: 19:30.