Eibar
ERREGE KOPA
Eibar indartsu aterako da Badajozen kontra, Atleticori irabazi ostean
EITB.EUS
Gorri-urdinek konfiantza hartu zuten ligako azken partidaren ondoren. Extremadurakoak, laugarrenak dira Bigarren B Mailako IV. multzoko taulan, eta Kopan UD Las Palmas garaitu zuten.
Eibar Errege Kopako hirugarren kanporaketa jokatuko duen euskal taldeen azkena izango da. Bihar Badajozen aurka neurtuko da, 21:00etatik aurrera. Beste behin, final-zortzirenetarako pasea partida bakarrera erabakiko da, Nuevo Viveron, non izugarrizko bertaratzea espero den.
Astelehenean 9.000 eserleku hartuta zeuden jada eta badirudi Meridaren aurkako derbian baino gehiago beteko dela futbol-zelaia.
Eibar Ligako bigarren itzulia ezinhobe abiatzetik dator, 2-0 irabazi baitzion etxean Atleticori. Horren ondorioz, Mendilibarren taldea konfiantzarekin aterako da zelaira eta errondaz pasatzeko Cacereñoren kontra pasa zuen sufrimendua ez errepikatzea espero du.
Badajozi dagokionez, denboraldi ona egiten ari da Bigarren B Mailan, laugarrena kokatzen baita taulan, igotzeko playoff postuetan. Kopako azken norgehiagokan, Bigarren Mailako UD Las Palmas garaitu zuen.
Kike Pinak, Eibarrek Badajozi utzitako jokalariak, ezin izango du bere taldearen kontra jokatu, lesionatuta dagoelako.
LITEKEEN HAMAIKAKOA
Badajoz: Kike Royo; Tony Abad, Cesar Morgado, Pablo Vazquez, Candelas; Corredera, Traore, Guzman Casaseca, Bikoro; Gorka Santamaria y Aquino.
Eibar: Yoel; Correa, Oliveira, Burgos, Cubero; Cristoforo, Mari, Atienza; De Blasis, Quique Gonzalez y Charles.