Eibar
Denboraldi amaierara arte
Cristoforok Eibarren jokatuko du, Fiorentinak utzita
Erredakzioa
Uruguaiko erdilaria denboraldi amaierara arte egongo da talde armaginean, eta erosteko aukera izango du sasoia bukatutakoan.
-
Sebastian Cristoforo. Argazkia: SD Eibar
Sebastian Cristoforok Eibarren jokatuko du denboraldi amaierara arte, Fiorentinak utzita. 26 urteko erdilari uruguaiarra erosteko aukera izango du klub armaginak denboraldia bukatutakoan.
Uruguaiko selekzioaren deialdietan sartzen da, eta Ligako Sevilla eta Getafe taldeetan jokatutakoa da. Fiorentinak Getafetik fitxatu zuen. Cristoforok 48 neurketa jokatu zituen Ligan eta 15 Espainiako Kopan; Italian, aldiz, 27 neurketa jokatu ditu Serie An (Italiako ligan) eta 2 Italiako Kopan.
Peñarolen harrobian hezitako jokalaria da, zelai erdian jokatzen du, eta jokoari erritmo eta intentsitate asko sartzen dio. Cristofororen aurkezpena ondorengo eguntean egingo du Eibarrek.