Itxi

Eibar

Santander Liga

Alavesek irabazi du Eibarren aurkako derbia, partidako azken bost minutuetan (0-2)

Agentziak | Erredakzioa

Joseluk egin ditu partidako bi golak, 84. eta 91. minutuetan.

  • Alavesko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak Eibarri sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Ipuruan lortu du denboraldiko honetako lehen garaipena Mendizorrotzatik kanpo. Arabarrak Eibarri gailendu zaizkio, armaginek punturen bat ateratzeko aukerak izan dituzten arren. Baina golak Joseluk arabarren jokalariek egin ditu, biak, neurketako azken minutuetan.

Partidak aurreikusitako gidoia jarraitu du, bi taldeek falta ugari egin dituzte eta intentsitate handiarekin jokatu dute, eta bi ateetan aukerak izan dira.

Minutuek aurrera egin ahala, Eibarrek jokoaren kontrola hartu du eta Alavesek lanak izan ditu baloia errekuperatzeko eta bere atea defendatzeko. Hala ere, eta aukerak izan arren, lehen zatia golik gabe amaitu da.

Bigarren zatian, armaginak gogotsu atera dira, baina minutuek aurrera egin dute eta ez dira Pachecoren atea zulatzeko gai izan. Derbia azken minutuetan erabaki da, Joseluk egindako bi golekin. Ondorioz, hiru puntuak gasteiztarrek eraman dituzte.

Fitxa teknikoa

Eibar: Dmitrovic; De Blasis, Oliveira, Arbilla, Cote (Bigas, 80. min); Orellana, Diop (Ramis, 86. min), Escalante, Pedro León; Enrich (Charles, 64. min), Kike García.

Alaves: Pacheco; Martín, Ximo Navarro, Ely,Duarte; Tomás Pina, Wakaso, Borja (Pere Pons, 65. min), Burke, Aleix Vidal, Lucas Pérez (Joselu, 72. min).

Golak: 0-1, Joselu, 84. min. 0-2, 90. min, Joselu.