Itxi

Eibar

Osasun-partea

Ramisek zuntz haustura du eta ez da prest egongo Bartzelonaren aurkakorako

Erredakzioa

Ivan Ramis Eibar taldeko kapitainak zuntz haustura du eskuin hankako bizeps femoralean.

  • Ivan Ramis. Argazkia: EFE

    Ivan Ramis, Real Madril - Eibar partida baten. Argazkia: EFE

Eibar Bartzelonaren aurkako partida prestatzen ari da. Larunbatean Ipuruan jokatuko den neurketa horretarako, ordea, Ivan Ramis ez da jokatzeko prest egongo. Kapitaina lesionatuta dago.

"Ivan Ramisek zuntz haustura du eskuin hankako bizeps femoralean", jakinarazi du Eibarrek osasun-parte baten bitartez. Ez dute jokatu gabe emango duen epea zehaztu, baina segurua da ez duela jokatuko Bartzelonaren aurkako neurketa.

Klubak jakinarazi duenez, "Rober Correak kolpe bat hartu zuen ezker hankako orkatilan asteleheneko entrenamenduan, egun batzuk lehenago bihurritua izan zuen leku berean. Eboluzioaren zain geratzen da".