Itxi

Eibar

Son Moixen

Eibar galtzaile atera da Mallorcatik (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Dani Rodriguezek aurretik jarri du Mallorca 4. minutuan, Oliveirak banakoa egin du 57.ean eta 2 eta 1ekoa Oliveirak berak egin du 74.ean.

  • Mallorca eta Eibarren arteko partidaren irudia

    Mallorca eta Eibarren arteko partidaren irudia. Argazkia: Efe.

Iaz Huescarekin gertatu bezala, Eibarrek galdu egin du denboraldiko lehen jardunaldian Lehen Mailara igo berria den talde baten aurka. Kasu honetan, Mallorca izan da armaginen borreroa. Dani Rodriguez eta Paulo Oliveira izan dira neurketako golegileak.

Partida primeran hasi da etxeko taldearentzat, Dani Rodriguezek 1 eta 0eko egin baitu 4. minutuan. Mallorca Eibar baino gehiago izan da lehen zatian eta gol gehiago egiteko aukerak ere izan dituzte.

Paulo Oliveirak banakoa egin du 57. minutuan, Manolo Reina atezainak egindako aldaratzea aprobetxatuta. Armaginak hobeto jokatzen aritu dira momentu horretan eta, aurretik, Sergi Enrichek eta Orellanak ere gola egiteko aukerak izan dituzte.

74. minutuan, Oliveira Joan Sastreren erdiraketa urruntzen saiatu da, baina baloia eibartarren atean sartu du (2-1)

Azken, minutuetan, Mendilibarren taldea berdinketa lortzen saiatu da, baina Mallorcarrak ederto aritu dira defentsa jokoan eta lehen garaipena lortu dute Lehen Mailan, sei urteren ostean.

Futbola 2019-2020
Futbola 2019-2020 (Mallorca-Eibar)0:2:32 min.

Fitxa teknikoa

2 - Mallorca: Reina; Joan Sastre (Xisco Campos, min. 85), Valjent, Raíllo, Lumor; Dani Rodríguez, Baba, Salva Sevilla, Febas (Trajkovski, min. 73); Lago Junior eta Budimir (Álex Alegría, min. 64).

1 - Eibar: Dmitrovic; Correa (De Blasis, min. 82), Ramis, Oliveira, Tejero; Pedro León, Sergio A., Escalante (Edu Expósito, min. 31), Orellana; Enrich eta Kike García

Golak: 1-0, min. 3: Dani Rodríguez; 1-1, min. 57: Pablo Oliveira; 2-1, min. 74: Oliveira bere atean.