Eibar
FITXAKETA
Eibarrek Alvaro Tejero atzelaria fitxatu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eskuin hegalekoa Real Madrilen harrobian hazitakoa da, nahiz eta aurreko denboraldia Albaceten eman zuen. 2024ra arte egongo da talde armaginean.
-
Alvaro Tejero. Argazkia: @SDEibar
Eibarrek asteazken honetan jakinarazi duenez, 22 urteko Alvaro Tejero defentsa fitxatu du datozen bost denboraldietarako, 2024ko ekainera arte, hain zuzen ere.
Real Madrilen haztegiko taldeetan jokatu eta lehen taldean debutatu ondoren, eskuin hegaleko jokalaria Albacetera joan zen aurreko udan, 123 Liga jokatzeko.
Jokalari madrildarra funtsezkoa izan zen Mantxako taldeak egindako denboraldi onean, horren adierazle izanik jokatu zituen 41 partida ofizialak (38 ligan, 1 kopan eta 2 igoerako kanporaketetan).