Itxi

Eibar

Fitxaketa

Asier Riesgok agur esango dio Eibarri, Manchester Cityn jokatzeko

Erredakzioa

Debako atezainak talde armaginean ez jarraitzea erabaki du, eta urtebeterako kontratua sinatuko du Cityrekin. Kontratua amaitu ostean, Riesgok Manchesterreko klubaren harrobian egingo du lan.

  • Asier Riesgo. Argazkia: EiTB

    Asier Riesgo. Argazkia: EiTB

Asier Riesgok ez du Eibarren jarraituko eta Manchester Cityra joango da, Marca egunkariak aurreratu duenez. Debako atezainak kontratua bukatzen du Eibarrekin ekainaren 30ean, eta talde armaginean ez jarraitzea erabaki du.

Riesgok 36 urte beteko ditu aurten, eta urtebeterako kontratua sinatuko du Cityrekin. 2019-2020 denboraldia bukatu ostean, Manchester Cityko harrobiko taldeetan egingo du lan Asier Riesgok, atezainen entrenatzaile gisa. 

Manchester Cityra joateko erabakiaren berri eman dio jada Riesgok Eibarri, beraz, klubak badaki Debako atezainak ez duela talde armaginean jarraituko.