Eibar
Denboraldi-aurrea
Eibarrek uztailaren 10ean hasiko ditu lan-saioak eta egonaldia egingo du Austrian
Erredakzioa
Uztailaren 19tik 28ra artean Kossenen (Austria) egongo da talde armagina. Uztailaren 15ean Leioaren aurka jokatuko du, eta, 17an, Amorebietaren kontra.
-
Eibar taldeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Eibarrek uztailaren 10ean ekingo dio denboraldi-aurreari, klubak ostegun honetan jakitera eman duenez. Gainera, lehen bi aurkariak Bigarren B Mailako Leioa (uztailaren 15ean, Sarrienan) eta Amorebieta (uztailaren 17an, Urritxen) izango dira.
Uztailaren 19an, aldiz, ohiko egonaldia egingo dute Kossenen (Austria), uztailaren 28ra arte. Epe horretan, lau partida jokatuko ditu Eibarrek, oraindik aurkariak zehaztu gabe dituen arren.
Ondoren, talde armaginak beste lau norgehiagoka jokatuko ditu abuztuaren lehen hamabostaldian, Ligaren hasierara (abuztuak 17-18) sasoi-puntu onean iristeko.