Eibar
2-2
Liga amaiera ederra egin du Eibarrek, Bartzelonaren aurka berdinketa eskuratuz
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Armaginek erakustaldi ederra egin dute Ligako garailearen aurka. Cucurellak neurketako lehena egin du, Messik bi gol egin ditu jarraian eta De Blasisek berdinketaren gola egin du.
-
Marc Cucurella eta Nelson Semedo. Argazkia: EFE
Eibarrek berdinketa erdietsi du Bartzelonaren aurka Ipuruan (2-2) Santander Ligako azken jardunaldian. Ibilbide handirik gabeko partida biek ala bientzat baina oso entretenigarria izan dena lehen zatian lau golekin, eta erritmo handirik gabekoa bigarren zatian.
Errege Kopako finalarekin denboraldia bukatzeko sei egunera, Ernesto Valverdek alineazio itzela aurkeztu du lesionaturik dauden hiru aurrelariak salbuespen izanik (Luis Suarez, Dembele eta Coutinho). Horien ordez, Malcom eta Sergi Roberto izan dira Messirekin batera erasoan.
Hala ere, argentinarra izan da goleatzaile bakarra eta horrek Urrezko Bota irabazteko aukerak ematen dizkio. Eibarrek aurrea hartu zuen Cucurellaren golarekin, intentsitate handiarekin heldu baitio norgehiagokari.
Aurreneko gol horrek Ipurua zutik jarri du, baina laster iritsiko ziren Messiren bi golak. Azkar. Jarraian. Horrela egin ditu argentinarrak Bartzelonaren bi gol bakarrak, bere botetatik.
Eibarrek bere aldetik, hamabigarren postuan bukatu du denboraldia, hain zuzen ere, 47 punturekin.
Fitxa teknikoa:
Eibar: Dmitrovic; De Blasis, Oliveira, Ramis (Sergio Alvarez, 77.min), Cote; Orellana, Escalante, Jordán, Cucurella; Sergi Enrich (Kike Garcia, 66.min) eta Charles (Cardona, 85.min).
Bartzelona: Cillessen; Semedo (Wague, 46.min), Pique, Lenglet, Alba; Rakitic, Busquets (Aleña, 65.min), Vidal; Sergi Roberto, Messi eta Malcom (Carles Perez, 73.min).
Golak:
1-0, 20.min: Cucurella.
1-1, 31.min: Messi.
1-2, 32.min: Messi.
2-2, 45.min: De Blasis.
Epailea: Munuera Montero.